Quantcast
Channel: mikelazulo kultur elkartea
Viewing all 89 articles
Browse latest View live

Article 0


Article 0

$
0
0

Haurrentzako "A mano" antzezlan sarituak zabalduko du aurten  Eztena antzerki eta dantza jaialdia ekainaren 13an.






Ekainaren 13an 17.00etan (bereziki haurrentzat) eta 20.30etan eskainiko du "A mano" antzezlana El Patio talde Errioxarrak Errenteriako Mikelazulo elkartearen egoitzan. Nazioarteko FETEN eta Festival de Titelles de Lleidan antzezlana onenaren sariak eskuratu berri ditu lan honek. Sentsibilitate handiko lan honetan bi antzezle-txotxongilolarik buztinez sortutako pertsonaiak sortzen dituzte, teteria baten inguruko gorabeherak kontatzeko. 
Emanaldirako sarrera doakoa da, baina aforoa mugatua denez antolatzaileek eserlekuen erreserba aurretik egitea gomendatzen dute 943517002 edo 665715558 telefonoetan, edo eztena1@hotmial.com gunera idatziz.

Jaialdiari buruzko informazio eguneratua www.eztena.info gunean.  



La premiada obra para niños "A mano" abre el festival Eztena de teatro y danza que se celebra entre el 13 y el 16 de Junio en Errenteria. 

EZTENA, el festival de teatro y danza que se celebra este año del 13 al 16 de Junio en Errenteria abre este año con una obra de títeres premiada en los prestigiosos certámenes FETEN de Gijón y Festival de Titelles de Lleida. Los riojanos de la compañía El Patio ofrecerán dos representaciones de la obra "A mano" el primer día del festival. La primera función será el jueves 13, a las 17.00 dirigida especialmente  a niños (a partir de seis años), y la segunda a las 20.30 dirigida a público adulto.  Las funciones se ofrecerán en la sede de los organizadores: en el centro cultural  Mikelazulo, en Beheko kalea 3.

La entrada será gratuita aunque al haber aforo limitado los organizadores recomiendan reservar las entradas con antelación en los teléfonos 943517002/ 665715558 o mandando un email a eztena1@hotmail.com.  



Article 0

$
0
0

"...urtetik urtera jarraitzaile gehiago ditu Eztenak”

Bukatu berri da Eztena antzerki eta dantza jaialdia Errenteria-Oreretan. Mikelazulo elkarte antolatzaileko Ainara Gurrutxaga (Errenteria-Orereta, 1977) “oso-oso pozik” agertu da Eztenak eman duenarekin. Jaialdiak “zirkuitu ofizialetik kanpo geratzen diren lanen erakustoki” izan nahi duela gogorarazi du Gurrutxagak.
Eztena bukatu berri da. Zein irakurketa egiten duzue Mikelazulotik?
Mikelazulo kultur elkarteko kideen aldetik, oso-oso pozik bukatu ditugu egun hauek. Batez ere, gure helburua ohikoak ez diren antzezlanak, dantzak, piezak, performanceak ikustea izaten delako, eta horiek programatu ditugulako. Hori da gure nahia jaialdiarekin, zirkuitu ofizialetatik kanpo geratzen diren lan horien erakustoki izatea, eta pozik gaude erakutsi direlako. Beste aldetik, ikusleen aldetik, urtetik urtera jaialdiak gero eta jarraitzaile gehiago dituela nabaritzen ari gara.
Aurten inoiz baino egitarau anitzagoa prestatu duzue. Hori al da Eztenak etorkizunari begira daukan helburu nagusia? Beste diziplina batzuetara zabaltzea?
Betidanik izan dugu helburu hori. Baina bai, kointziditu du aurten bereziki. Dudarik gabe gure helburuetako bat da apurtzea ditugun eskema horiek: edo dantza da, edo antzerkia da… azkenean ikuskizun asko diziplina batean eta bestean mugitzen dira. Garrantzitsuena dena da sakonean lanak duen fondoa, zer kontatzen duen eta nola kontatzen duen.
Eztenaren helburuetako bat zirkulu ofizialetik kanpo dauden lanak argitaratzea dela kontuan izanda, diziplina askotariko lanak horretarako baliatu nahi dituzue?
Bai hala da. Normalean estandarretik ateratzen den generoa ohiko erakustokietatik kanpo geratzen da. Adibidez, txotxongilogintza gure inguruan ez da oso ohikoa. Eta da arte bat, pentsa, milaka urtekoa.
Ekarri genuen lana, A mano, oso-oso lan berezia zen, eta helduentzat ere guztiz interesgarria. Obra horrek ere apurtzen zuen: ‘zer da haurrentzako antzerkia? zer da helduentzakoa?’ Muga guzti horiek ere hausten zituen.
Dantza pieza asko ere beren laburdurarengatik oso zailak dira ikusten antzokietan. Antzokiek dituzte estandar batzuk, izan behar du genero jakina, eta iraun behar du ordubetetik ordu eta erdira. Orduan, laburragoak diren piezak, bakarrik laburrago izateagatik askotan kanpoan geratzen dira.
Estandarretik kanpo joateak badauka eragina jendearen harreran? Jendeak nahiago al du estandarra estadarretik kanpo dagoenaren aurrean?
Gure pertzepzioa da denerako aukera eduki behar dela, gero ja jendeak aukeratuko du. Aukerarik ez dagoen neurrian jendeak ezin du aukeratu. Nik uste dut askotan sorpresa bezala hartzen dugula. Garrantzitsuena aniztasuna da eta aukera ematea jendeari, gu barne, egiten diren hainbat gauza egiten direla jakinaraztea.
Eztena-kide figura atera duzue. Hori izango da Eztena finantzatzeko bidea?
Alde batetik, guk nahi duguna da kultur sormenean eta sare horretan ikuslea balorean jartzea. Ez dela kontsumitzaile soila askotan sinetsarazten diguten bezala. Jendeari emailen bitartez eta batzar batzuen bitartez jaialdiaren baino lehen komunikatzen zaio zein asmo dagoen programatzeko, jendearen iritzia jaso…
Aurrerantzean gure asmoa da sare bat sortzea, antzerkizale zein dantzazaleena bai Oreretan eta baita inguruan ere; jaialdia egiterakoan edo urtean zehar programazio sendo bat egin nahi bada jendeak ate bat izan dezan bere iritzia emateko.
Era berean, alde ekonomikoa ere garrantzitsua da, eta gure filosofia orain arte, behintzat, eta horrela jarraitzen du, autogestio forma berriak bilatzean datza, independentzia lortzeko ere. Ez dadila soilik izan udalak diruz laguntzen duen zerbait, eta gero bat-batean udalak esaten dizu ez dagoela dirurik urte batean eta orduan uzten diozu egiteari. Ez. Izan dadila zerbait ekonomikoki ere sustengatua jende gehiagoren artean Eztena-kide eginez. Orduan, denen artean egindako ahalegin baten emaitza da.
Eztena-kidek bi urteko ibilbidea izan du. Nola doa?
Oso pozik gaude. Adibidez, jaialdiko sarrera guztiak doan dira, eta horrekin jendea harritu egiten da. Baina gure aukera bat zen. Gero jendeari aipatzen diogunean aukera dagoela jaialdia sustengatzeko, oso pozik sustengatzen du. Uste genuena baino babes gehiago ari gara lortzen, eta urtetik urtera gero eta gehiago nabaritzen dugu gogo gehiago dagoela parte hartzeko eta diruz laguntzeko.
Eztena-kide egiteko zer egin behar da?
Udaberrian Mikelazulon programazio bat sortu da aurten lehenengoz, Zizt Udaberrian izena duena. Orduan emanaldi horietan eros zitekeen txartela. Gero, baita jaialdian zehar ere, gune guztietan. Hemendik aurrera ere pentsatzen dut Mikelazulon egongo dela aukera erosteko edo bestela beti jartzen dugu email bat ere: bertara idatzi daitekete eta eskatu: eztena1[a bildua]hotmail.com.

Ibai Maritxalar-Bere azken lanaren erakusketa Urrian Mikelazulon.

URRIAREN 15, 19,30etan , Mario Toursounidis Mikelazulon!!!

$
0
0
Troikak Europan ezarritako politikak
eta doikuntzek eragindako panorama
suntsitzailearen aurrean, greziar herria
erresistentzia, elkartasun eta borrokarako
gaitasun handia erakusten hari da. Honela,
ehunka proiektu sortzen ari dira, besteak
beste, klinikak eta jangela solidarioak,
alternatiba ekonomiko solidarioak,
kultur gune alternatiboak, hezkuntza
ikasgela paraleloak, aholkularitza juridiko
zerbitzuak...
Greziar herritar hauentzat, elkartasuna,
autoantolakuntza eta orain arte lortutako
gizarte lorpenak suntsitzen dituen sistema
politikoaren aurka borrokatzea, dira beraien
erresistentziaren 3 oinarri nagusiak, eta
baita kapitalismoa baino haratago doan
mundu bat eraikitzeko sustraiak ere.
Mario Toursounidis: Atenaseko"Babylonia"
aldizkariko eta“Nosotros” zentro-eskola
sozial okupatu baten gisako proiektu
autogestionatuen kidea.

19.Herrien Astea 2013

Article 2

XIX.Herrien Astea 2013

$
0
0
AGIRIA:

LAMPEDUSA-ko HILTZAILEAK

Lampedusako katastrofea ez da kasualitate tamalgarri bat izan. Ez da gertakizun isolatua. Milaka dira Mediterranoan hildakoak, Saharako basamortuan abandonatuak, kontzentrazio eremutan atxilotuak. Bizi nahiaren aurkako gerra antolatua da.
Europa, bizi nai duen jende pobreen aurka harresiz inguratutako lurraldea da. Lurraz, itxasoz, legez eta pentsamenduz, diruz eta armaz mantentzen da egitura orokor bat. Europak, migratzeko eskubide unibertsala zapuzteko mekanismoan lantze ditu etorkinen jatorrizko estatuekiko tratuak, Iparrafrikako estatuekin hitzartutako kontetrazio eremuak, mugetako harresiak, itxasoko bigilantziak, Europa barruko etorkin ilegalizatuentzat kontzentrazio eremua. Frontex erakundea da guzti honen antoloakuntzaren burua.
Lampedusan ikusi da gordin: etorkinei laguntzea zigortua; etorkin hildakoei nazionalitate eman; bizirik atera diren etorkinei isuna (milaka euro), kartzela eta deportazioa.
Europako Batasunak bide beretik jarraitzea erabaki du. Migrazioaren eta Lampedusa askoren zergaitia (sistema kapitalista mundialak sorturiko pobrezia, gerrak, katastrofe ekologikoak) izkutatuz, etorkinen kontrako harresia estuago egin, Frontex erakundea indartuz. Eta hipokritak!, arrazoi humanitarioz estali egiturazko genozidio hau.
Arrazoia zuen Lampedusako herrian Barroso (Europako Komisiokoa) eta Fleta (Italiako presidentea) “hiltzaileak” hitzarekin aegurtu zutenean. Europak erantzunkizunak ditu.
Politika guzti honek loturak ditu Europak jasaten duen krisiarekin eta honi ematen zaioen erantzunarekin. Langabezia, murrizketak, etxekanporatze, pobrezia eta gosearen agerpena, hondamen ekologikoa, hizkuntzen agoniak...ez dira kasualitate tamalgarriak. Sistemak bere erraietan dituen emaitza hilgarriak baizik ez dira. Europako Gobernuek, aldiz, eta daramaten politika ikusita, bestela pentsatzen dute: herri langilearen bizi maila hartu dute krisiaren iturritzat. Jabetza pribatuaren ukiezintasunaren eta lehikortasunaren izenean langile jendearen pobrezia da sistema salbatzeko duten medizina.
Munduko milioika pertsona gosera eta migraziora, Europan pobreziara kondenatzen gaituen politika eta etorkinen aurkako politika hilgarria, bat eta bera dira. Krisiaren errua langileei eta etorkinei bota, langileak esklabo egin eta etorkinak heriotzera kondenatu. Sistemaren partidu politikoak eta hedabideak, arrazakeria gordinez edo xenofobia agerikoaz, zapalduen artean liskarrak eta gorrotoak piztu nahi dute. Ezin gara endekapenaren armiarma sare horretan erori, endekapenaren sistema kapitalista honi, denok batera aurre egin behar diogu. Bertakoak eta etorkinak, denok gara sistema horren biktimak. Denok batera aurre egin behar diogu. Eta bide horretan, urratsez urrats sistemari aurre egin.

Gilkitxaro taldeak URAK TTIKI DIRE bere antzezlan berria aurkeztuko du Mikelazulo kultur elkartean, azaroaren 24an 19:00etan.

$
0
0
Emanaldi hau ZIZT! ekimenaren barruan egingo da. ZIZT! urtean zehar egiten den formatu txiki-ertaineko lanen eskaintza da, EZTENA teatro egunen harira sortutakoa haren filosofia eta helburu berdinekin.
URAK TTIKI DIRE, Gilkitxaro antzerki taldearena
Jokalariak: Galder Perez eta Ane Zabala.
Testua: Gaizka Sarasola.
Ilargi eta Willik mendian topo egingo dute, ez dute elkar ezagutzen. Zapalduriko morkotsa den bidean, iraganeko iratze metak baino ez daude. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz doa bertara, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan. Aitak beti erraten zion bertan izan zela zoriontsuen. Willi zerbaiten bila dabil, ihesean. Erregea eta bere segizioaren zain dago. Eginbehar garrantzitsua dauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa.

Orduan pertsonaia biren, bihotz handi biren, arteko erlazioa hasiko da, iraganaz, etorkizunaz, badenaz eta ez denaz, itxaropenaz zein amaieraz mintzatuz, hori dena elkarrekin bizitzen ari direla ohartuko diren arte.

Itxaropenak, amesgaiztoak, frustrazioak, maitasuna, bakardadea eta elkar ezin ulertzea behin eta berriz agertzen dira bidean. Hala ere, bada herri honetako eguneroko bizitzan ondorio asko izan dituen bestelako gai potoloa: borroka, pertsonen arteko borroka, pertsonen aurkako borroka, borroka armatua, borroka poetikoa, existitzen ez diren borrokak, galdutako borrokak, irabazteko borrokak…

Horrela, samurtasunez eta poesiaz beteriko testu batean asko dira planteatzen diren galderak, hainbeste dira bete beharreko desioak, gehiegi baitira bete ez diren ametsak. Hori guztia biltzen du egileak testuan, ohikoa duen idazkera poetikoa eta antzerki absurdoaren arteko nahasdura eginik.

GURASO ESKOLA

$
0
0
PROGRAMAREN AURKEZPENA
Seme-alaben hezkuntza prozesuan ematen diren alderdi nagusienen
inguruko esperientzia ezberdinen trukearen eta
edukien analisiaren bidez, gurasoen hausnarketa eta ikaskuntza
sistematikoa bultzatzen duen espazioa da.
Guraso Eskola hazkuntza pertsonal zein familiarrerako esperientzia
bat da, eskola-esparrutik bultzatua, eskola zein familia
esparruak indartzeko helburuarekin.
Guraso Eskolaren helburu nagusia haur zein gurasoen heziketa
integrala erraztea da, gurasoen heziketarako ahalmenak
hobetuz.
NORI DAGO ZUZENDUA?
Adin txikiko pertsonak arrisku egoeran jarri ditzaketen disfuntzioak
saihesteko, euren seme-alaben eta familia taldearen
eboluzioaren alderdiei buruz hausnartzea premiazkotzat
jotzen duten gurasoei dago zuzendua Guraso Eskola.
Euren seme-alabak eskola-adinean dituzten guraso etorkinak
dira oro har proiektuaren erreferentzia, kultura berrira
egokitzeko eta heziketa prozesuan zailtasun gehigarriak dituztela
uste dugulako. Honenbestez, arreta berezia merezi
dute.
Taldean garatu beharreko proiektua izanik, beharrezkotzat
jotzen dugu hizkuntza maila minimo bat izatea (gaztelera),
honen ezaguera faltak prozesuaren eboluzioa geldiarazi ez
dezan.
ESKAINITAKO ZERBITZUAK
· GURASO ESKOLA
Guraso eskola adin txikiko seme-alabak dituzten familientzako
euskarrirako errekurtso bat da, euren funtzio hezitzaile
eta gizarteratzaileak modu egokian bete ditzaten.
Jokabideen aldaketa eta dinamika familiar osasuntsuak
eskuratzea du helburu nagusitzat zerbitzu honek.
· HAUR DINAMIZAZIORAKO ZERBITZUA
(Guraso eskolarekin batera ematen da)
Guraso eskola ematen den bitartean, haurren potentzialtasunak
garatzera bideratuta dauden jarduera ezberdinak burutuko
dira haur dinamizaziorako bereziki prestatutako
espazio batean.
· ORIENTAZIO ZERBITZUA
Guraso eskolako partaideei zuzendutako orientaziorako
gune bat da. Euren seme-alaben hezkuntzaren inguruko
zalantzak argitu ahal izango dituzte bertan.
· IRAKURKETA/EZTABAIDA TAILERRA (BI
ASTEZ BEHIN)
Hezkuntza, joera, ohitura osasuntsuak, jokabide hiritarra eta abarren
inguruko analisi eta gogoetarako tokia izango da.
· OINARRIZKO OFIMATIKA IKASTAROAK
Gure gizartean gero eta barneratuago dagoen elementu honen
oinarrizko ezagutzak eskuratzea ahalbidetzen dute klase hauek.
IKTen bidez hezkuntza sisteman gero eta barneratuago dagoen
teknika da.
· ESKOLA BITARTEKARITZA
Zerbitzu hau oinarrizko tresna da eskoletan elkarrizketa eta
bizikidetza sustatzeko, hala nola gatazken ebazpenerako.
· ARABIERA KLASEAK INTERESDUNENTZAT
Biztanleria arabiarrari kultura eta hizkuntza arabiarra irakasteak
jatorri hau duten ikasleei euren jatorrizko kultura zein hizkuntza
ezagutu, barneratu eta sakontzearen aukera eskaintzeko funtzioa
dauka.
ELKARTEA
Jatorkin, Tolosaldeako etorkinen aldeko elkarte bat da, egoitza
nagusia Tolosan duena. Bere esku-hartze esparrua Gipuzkoa
osora hedatzen da eta Tolosako egoitza nagusiaz gain, baditu
egoitzak Ibarra eta Donostian.
JATORKIN, oro har magrebiar jatorria duten etorkinek osatutako
etorkinen aldeko elkarte bat da, nahiz eta bertakoak ere
elkartearen zati diren.
Eskubideen defentsaren, integrazioaren, bizikidetzaren eta
errespetuaren ikuspegitik, gizarte zein hezkuntza esparruetan
esku hartzeak planteatzen ditu 2005a geroztik.
Xede hauek ditu:
Iritzi publikoa sentsibilizatzea migrazio mugimenduen eta
kulturartekotasunaren onuren inguruan.
Gipuzkoara iristen diren atzerritarrei babesa, informazioa eta
aholkularitza eskaintzea.
Inguruko elkarte ezberdinen arteko lankidetza eta ezagutza
bultzatzea.
Kulturartekotasuna bultzatzea.
Komunitate ezberdinen artean bizikidetza sustatzea.
Etorkinen eskubideen defentsa.
JARDUERAREN EPEA: Irailetik abendura arte.
HERRIAK: Donostia, Tolosaldea, Errenteria, Goierri.
JATORKINEKIN KONTAKTUA:
Helbidea: Emeterio Arrese kalea 2, 20400 Tolosa
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9.00-13.00 / 16.00-19.00
Telefonoa: 943 507 747/ 685 757 370 / 688 844 006
jatorkin@hotmail.com

Hitzaldia\gosariaSAT- andaluziako langileen sindikatuko lagunekin Abenduaren14ean Mikelazulon

$
0
0
 kaixo lagunok,datorren larunbatean Gosaria/hitzaldi interesgarri bat antolatu dugu.
Grupo/Oarsoa taldearekin batera, goizeko 10.30etan Lola Cabello (SAT)eko laguna izango
dugu solaskide.
 
Hitzaldia\gosariaSAT- andaluziako langileen sindikatuko lagunekin Abenduaren14ean Mikelazulon Parte hartu nahi baduzu mikelazulo@hotmail.com
Desayuno con Lola Cabello (SAT) alas 10,30 de la mañana si quieres participar llama al 943517002 mikelazulo@hotmail.com
 
mikelazulo kultur elkartea
Grupo Oarso taldea

Euskal eta Nazioarteko kantuak,elkarrekin kantatzeko,aukera ematen duen musika emanaldia.Abenduak17

Bi literatur saio antolatu dituzte Literatura Eskolak eta Mikelazulo kultur elkarteak Errenteria/Oreretan:

$
0
0
Literatura Eskola urtarrilean Oreretako Mikelazulon

Bi literatur saio antolatu dituzte Literatura Eskolak eta Mikelazulo kultur elkarteak Errenteria/Oreretan:

-Koldo IzagirrekParisen bizi naiz (Susa, 2013) liburuan oinarritutako poesia errezitaldia eskainiko du. Urtarrilaren 16an 19:00etan.

-Literatura Eskolako saioa: Markos Zapiainek “Ramon Saizarbitoria eta iragana” izeneko mintzaldia eskainiko du. Urtarrilaren 18an, ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

Parte hartzea irekia izango da, egunean bertan eman daiteke izena. Sinbolikoki 10 euro ordaintzen dira saio bakoitzeko, 20 ikasturte osoagatik (irailetik ekainera hilean behin saio bat).

Informazio gehiago:


http://www.literaturaeskola.org/
http://www.mikelazulo.com/

mikelazulo@hotmail.com
943 517002 / 679977276

HITZALDIA/CONFERENCIA

$
0
0



EKOFEMINISMOTIK PROPOSAMENAK, AXOLA DUTEN BIZITZAK ERAIKITZEN
PROPUESTAS ECOFEMINISTAS CONSTRUYENDO VIDAS QUE IMPORTAN 

Noiz/cuándo: URTARRILLAK 29 de ENERO 19:00 H 
Non/dónde: Mikelazulon Beheko Kalea 4 Errenteria 
Hizlariak/ponentes: Yayo Herrero, Ecologistas en Acción y Laura Gómez, Directora General de igualdad DFG

Yayo Herrero, co-directora de Ecologistas en Acción expondrá las bases conceptuales e ideológicas de las propuestas ecofeministas, desde una crítica al modelo productivo y de consumo actual, incidiendo en las desigualdades y precarizacion queésta provoca en las mujeres, y a su vez desgranar propuestas alternativas al modelo productivo actual.
A continuación, contaremos con Laura Gómez, que se centrará en la claves del II Plan Foral de Igualdad entre hombres y mujeres de Gipuzkoa, en el que se aportan conceptos clave en torno a la sostenibilidad de la vida, y plantea medidas concretas para la mejora de la calidad de vida y de trabajo de las mujeres en nuestro entorno.


OTSAILAK 14 ean MIKELAZULO KULTUR ELKARTEAN 21,30etan Antzerkia.....

$
0
0
OTSAILAK 14 ean MIKELAZULO KULTUR ELKARTEAN 21,30etan
Antzerkia.....

Auskalo

Hamabost minututan, bi aktore arituko dira Maite eta
Aitor bikotearen bizitzaren une erabakigarri bati bizia
ematen.
Egun batean, Aitorrek ez ditu Maitek dituen itxaropenak
betetzen eta oraindik esan gabeko hitzak eztandarako
prest dagoen lehergailu bat pizten dute, unea umorezko
drama bat bihurtuz.
Maitek hainbeste espero zuen Aitorrengandik, eta
Aitorrek hainbeste espero zuen Maitengandik.


Istorio hau bi formatutan eskeintzen dugu:
Antzezlan baten gisa edo Maite eta Aitorren istorioa ispilu gisa
erakutsiko duen ponentzia baten modura, ondotik bikote
harremanei buruzko eztabaida sortzen ahal delarik. Azkeneko
kasu honetan, ez genuke moderatzaile lana hartuko, eta nahi
izanez gero, eztabaida honetarako iradokizunak emango
genizkizueke.


Teatro Que Madura, ibilbide profesional oso ezberdina izan duten bi emakumeen fusioa da,
zeinek aberastasun handia ematen dioten konpainiari: Josune G. Montón eta Laura López.
Batuketa artistiko honek, gure bilaketa pertsonala sorkuntzarako motore batean bilakatzeko
aukera ematen digu, baita antzerkia egiteko modu propioa garatzeko aukera ere. Modu honetan,
gu geu, baita garena eta dugunaren behaketa ere dira gure lanaren abiapuntua.
Gure egunerokotasuna arakatu eta zalantzan jarriko duen antzerkia nahi dugu. Erakuslehio, ispilu
eta elikagai gisa erabili nahi dugu.
http://teatroquemadura.blogspot.com
teatroquemadura70@gmail.com

MIKELAZULO GOSARIA Desayuno de Mikelazulo: Martxoaren 15an goizeko 10:30an 15 de marzo a las 10:30

$
0
0


Martxoaren 15an goizeko 10:30an
15 de marzo a las 10:30

GAIA:

KATALUNYAKO PROZESU ERAGILE BIKOITZA
(INDEPENDENTZIAREN NONDIK NORAKOAK ETA EZKERRA BERRANTOLATZEKO AHALEGINAK)

El doble Proceso constituyente de Cataluña
(Caracteristicas del proceso hacia la independencia, y los esfuerzos por reorganizar la izquierda en ese contexto)

Ponenteak: Manu Marquez, CUPeko kidea eta Caos en la Redeko zuzendaria. Gerardo Pissarello Proces Constituyenteko kidea eta Zuzenbide kontsituziogilean aditua.

Ponentes: Manu Marquez miembro de las CUP y director de Caos en la Red y Gerardo Pissarello miembro  del Proces Constituyent y especialisra en derecho constitucional

KaXilda eta Mikelazulok aurkezten dizuegu:

$
0
0


KaXilda eta Mikelazulok aurkezten dizuegu:

Egipto tras la barricada. Revolución y contrarrevolución más allá de Tahrir. Marc Almodóvar autorearena (Santiago Alba Ricoren hitzaurrearekin). Virus argitaletxea.
Aurkezpena Martxoak 21 ostirala 19:00etan izango da, Mikelazulo Kultur Elkartean(Behekokalea 4, Errenteria-Orereta).
(Autorea elkarrizketatu nahiko bazenu, KaXildarekin harremanetan jar zaitezke – helbide honen bitartez edo 943571987 zenbakira deituz)
Liburua:
Egiptoko gizartean militar kolpistek konstituzioari buruz inposatu nahi duten erreferendumaren aurrean tentsioak areagotzen ari diren hontan, liburu honek Anaia Musulmanen eta militarren arteko dikotomiari buruzko ikuspuntu hausgarri bat eskeintzen du - orain arte egiptoarrentzako irtenbide bakar bezala aurkeztu izan den dikotomia.
Ogia, askatasuna eta justizia soziala” lemarekin, 2011ko urtarrilean milaka egiptoarrek beldurra gainditu eta kaleak hartu zituzten. Mubarak diktadorearen jausialdia eta, honekin batera, 30 urte baino gehiagoz berau boterean mantendu zuen erregimen politiko eta ekonomikoaren desagerpena eskatzen zuten. Merkatu librea indartzean oinarritutako hiru hamarkada izan ziren; nazioartean txalotuak, baina politika despotiko eta zapaltzailea bereizgarri izan zutenak: oposizioa geldiaraziz, ahots kritikoak ixilaraziz eta, batez ere, biztanleriaren %40a pobreziaren atarian jarriz. Guzti hau lurralde-egonkortasunaren, mamu islamistaren kontrako borroken eta liberalizazio-politiken izenean.
Raisaren erorketak, ordea, ez zuen bere politiken desagertzea suposatu. Militar eta islamistek bat egin zuten, kaleko bultzada hori aldaketa sozial eskaerak baretuko zituen transizio erreformista prozesu batean bilakatu asmoz. Bi urte t’erdi geroago, eta itun honen porrotaren ondoren, azken mende erdian bizi izan duen dikotomia berberaren menpean hondoratu dute berriz lurraldea: Anaia Musulmanak militar indarren kontra, eta alderantziz. Hau da Tahrir plazan hasi ez zen, ez eta Mubarak edo Mursiren jausialdiekin amaitu ez den iraultzaren historia; Nilo haraneko gizarte eta politikaren erraietan barneratzen den bidaia. Barrikadaren kontrola hartzeko borrokaren historia.

MIKELAZULON Hala Bedi irratiaren 30 URTE KOLPEZ KOLPE dokumentalaren bideoforuma

$
0
0
ZNN – Zer Nori Nork (Orereta – Errenteria)
3. komunikazioari buruzko jardunaldia
Apirilak 1, asteartea 19:30ean MIKELAZULON Hala Bedi irratiaren 30 URTE KOLPEZ KOLPE dokumentalaren bideoforuma
Apirilak 5, larunbata 10:00etatik 23:00etara ZINTZILIK IRRATITIK 12 ORDUKO MARATOIA ZUZENEAN irratsaio berezia

Programazioa LUPA 2014

"YO TAN TAN YO" ENRIQUETA VEGA APIRILAREN 13 DE ABRIL

$
0
0
BRUMMM, BRUMMMM...
JARRI MOTORRAK BEROTZEN...
BADATOR ETA 
ZIZT! UDABERRIAN ZIKLOA
MIKELAZULORA
YA LLEGA ZIZT! UDABERRIAN 
AL MIKELA...

"YO TAN TAN YO"
ENRIQUETA VEGA

APIRILAREN 13 DE ABRIL
MIKELAZULON
19.00 
Oliverio Girondo poetaren testuetan oinarritutako bakarrizketa. 
"Yo tan tan go" lanak esistentziaren harridura eta bizirik egotearen pasioa azaleratzen ditu. Errealitatea bere mugetatik atera eta esistentziaren eromen handian murgiltzen da, bizi indarrak ospatuz, eta goxotasun handiz taupada bakoitzari gorazarre egitenaz.
Umore poetiko zorrotzeko giroan, absurduaren parabolekin dantzan. Jaiotzearen absurduaz eta hiltzearen absurduaz ariko zaigu antzezlea lan honetan.
  
Monólodo basado en textos de Oliverio Girondo: (Poeta Argentino de 1881-1967) “Yo tantan yo” pone al descubierto lo desconcertante de la existencia y la pasión de estar viva. Se sumerge en sus locuras desorbitadas sacando la realidad de sus moldes, exaltando todas las fuerzas vitales, instalándose en la ternura mientras sublima cada latido.En un clima del mas riguroso humor poético y en parábolas del absurdo. El absurdo de nacer, el absurdo de morir.
Viewing all 89 articles
Browse latest View live