Quantcast
Channel: mikelazulo kultur elkartea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

Harresirik gabeko Euskal Herria

$
0
0
XX HERRIEN ASTEA
HARRESIRIK GABEKO EUSKALHERRIA
(Azaroak 17-22)Mikelazulo Kultur Elkartea
Agiria:
Harresirik gabeko Euskal Herria
Hori da nahi duguna. Eraiki nahi dugun burujabetza nahiaren muinean pertsonen eta herrien arteko harresiak deseraiki nahi ditugu. Harresiak dira norberaren eta herrien garapen librea oztopatzen dituzten kateak. Kateak hautsi nahi ditugu. Geure buruan txertatu diguten kateak eta agintekadaz ezarriak daudenak.
Nork esango du ebolaren auzia “beltza atzeratuek” sortutakoa dela? Gu bezala biktimak dira. Transnazionalen interesen arabera eragindako gerrak, lurren lapurketak eta jendetzaren desplazamenduak, osasun-sistema publikoen desegiteak… hor daude auziaren muinak. Tragedia honen aurrean herrialde boteretsuek egiten dutena laguntza zurigarri eskas batzuk eman eta harresi sanitarioa eraiki.
Nork esango du etorkinek dutela krisiaren kulpa? Gu bezala biktimak dira. Kapitalaren eta estatuen kasta morroiak ezarritako gose eta miseria egoera orokorrak bultzaturik, migrazioak ez du etenik. Erroetara jo beharrean, harresiak altxatzen dira Israelen, Melillan, Estatu Batuetan, eta kontzentrazio eremuak Europako herrialdeetan. Auziaren sortzaileak dira munduko arazoa, ez etorkinak.
Funtsean, denok gara etorkinak. Lurra, bizitza, kultura geroz eta gehiago kapitalaren akumulaziorako bitartekoak baizik ez dira. Geroz eta desjabetuagoak gaude. Etorkin deitzen ditugun horiek denontzat lantzen ari diren geroaren aurrekariak dira. Harresi nagusiena munduko botere kapitalista globalizatua da.
Eraiki nahi dugun burujabetzak harresi horiek birrindu behar ditu, geure burujabetzak beste mundu bat eskatzen digu.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik