Quantcast
Channel: mikelazulo kultur elkartea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

haurrentzako txotxongilo birziklatuen tailerrera gonbidatu nahi zaituztegu.

$
0
0
Kaixo lagunok,

Mezu honen bitartez Mikelazulo Kultur Elkartean ospatuko den haurrentzako txotxongilo birziklatuen tailerrera gonbidatu nahi zaituztegu.

Tailerrahurrengo otsailaren 15ean ospatuko da, ostiralean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. 4 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago.

Gehienez 10 umerentzako tokia egongo da, beraz etorriko diren haurren izenak jaso behar ditugu. Horretarako, Mikelazulotik pasa (Errenteria-Oreretako Beheko Kalean gaude, 4. zenbakian), edo gure telefono zenbakira deitu (943 51 70 02).

Haurrak aita, ama, guraso... edota lagun helduren batek lagunduta etortzea eskatzen dizuegu, eta baita hainbat materiala ekartzea ere (ahal izanez gero):

Pintzel fin bat, mantala, guraize kamutxak (haurrenak), botoiak, zapi zaharrak, galtzerdi zaharrak (koloredunak badira hobe), artilezko eskularru zaharrak, koloredun zintak, artilea...

Besterik gabe, animatuko zaretelakoan, laster arte!

Mikelazulo Kultur Elkartea

Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik