Quantcast
Channel: mikelazulo kultur elkartea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

Playlist (belarri bat ahoan) irratsaioa Mikelazulon

$
0
0
Playlist (belarri bat ahoan) irratsaioa
astelehenero emititzen da Zintzilik Irratian.

Gonbidatu bat jasotzen dugu astero eta
hark bere kanta kuttun sorta bat ekartzen digu
gurekin eta entzuleekin konpartitu eta
haien inguruan eta musikarekin duen harremanaren inguruan
hausnartu eta tertulia osatzeko asmoz.

Bi oinen gainean altxaten den proposamena da gurea:
Ezagutu al daiteke norbait bere kanta kuttunen bitartez?
Denek ditugu istorioak kontatzeko musikaren inguruan, zurea ezagutu nahi dugu.

Saioa Zintzilik Irratiaren uhinetan, FM 100 eta  baita sarean ere entzuteko aukera dago
zintzilik.net eta gureplaylist.blogspot.com webguneetan.

Igandean, arratsaldeko 18:30 tan
Mikelazulo Kultur Elkartean
saioa jendaurrean eskeiniko dugu.
Oscar Benas musikaria izango da gonbidatua.

Bere musikazale alderdia ezagututa
ondoren bere kanta propioak gozatu ahal izango ditugu
zuzeneko kontzertua eskeiniko baitigu.

Milesker arretagatik!
Ondo izan eta zaindu belarriak!

Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik