↧
Article 24
↧
Uxune Aizpurua Unsaine

Mikelazulo Kultur Elkartean
Azaroak 29- Abenduak 25 bitarte
Asteartetik igandera 16:00 tik aurrera.
Uxune Aizpurua Unsain naiz, Oiartzunen jaio nintzen 1984an,
baina hemezortzi urterekin Gasteizera joan nintzen Filologia Hispanikoa ikastera.
Betidanik atsegin izan ditut marrazketa, argazkilaritza eta literatura.
Gasteizen bi argazki erakusketa antolatu nituen Periscopio lehiaketarako 2007an Lisboa izenarekin eta 2008an A lo hecho pecho izenarekin.
Mikelazulon Maroko izenarekin antolatu dudan erakusketa honetan, herrialde horretako irudiak aurkituko dituzue:
Chaouen, Tanger, Marrakech eta Assilahn egindako argazkiak aukeratu ditut. Bertako biztanleen egunerokotasuna ageri da irudietan.
Egunerokotasuna eta adierazgarritasunaren arteko lehia adierazi nahi izan dut, gugandik hain urrun ez dagoen herrialde batean.
Hurbiltasun geografikoa ez dator bat urruntasun kulturalarekin.
Desberdintasun tenporala ere badago tartean, han zaudenean iraganerantz bidaiatu duzula dirudizu:
jostunak eta artisauak kaletan, nekazaritzaren garrantzia, emakumeen zama familiarra eta erregearen nonahikotasuna lokal guztietan, bai denda edo jatetxeetan.
Bestalde, denok dute telebista eta edonon jartzen dute, gehienak futbolzale amorratuak baitira. Kontrastez jositako herrialdea da.
Horregatik beraientzat egunerokotasuna dena niretzat adierazgarri bihurtzen da.
↧
↧
Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea.
Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea.
GOSARI-SOLASALDIA:
Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea.
NON: Mikelazulo Kultur Elkartean, Errenteria-Orereta. Beheko Kalea 4- behea
NOIZ: Abenduaren 18, Igandea, goizeko 10:30etan.
NORK: Bakalhau eta Mikelazulo Kultur Elkarteak.
http://bakalhau.info/ http://www.mikelazulo.com/ telef:943 51 70 02
Kultura librea?
Kulturak berez izan beharko luke libre, baina
kultura libre izateko eskatzen ari gara, eta kontraesana beharko lukeen arren gure gizartearen benetako behar bat da.
Baina zer ulertzen dugu kultura librea esatean?
Bakoitzak bere ikuspegi edo definizioa izango du,
Bakalhauko kideok Mikelazulo Kultur Elkartearekin batera antolatu dugun gosari-solasaldi honetan
ikuspegi eta definizio ezberdinak emango ditugu,
ez da hala ere gure helburua kontzeptuaren inguruan eztabaida amaigabean murgiltzea.
Gizartearen behar bat denez,
Kultura Librea landu eta defendatzeko klabe politikoak zehazten saiatuko gara.
Jakin beharko dugu zerk ematen dion sostengua gaur egungo sistema kulturalari:
Noiz sortu zen gaur egun ezagutzen dugun jabetza intelektuala?
Zein bidetatik iritsi gara sormenaren apropiazio indibidualistara?
Zein balore eta ideiatan sostengatu dezakegu Kultura Librea?
Hasteko hiru enfoke ezberdinetatik helduko diogu gaiari:
Herrigintza eta sormenaren bidetik, Imanol Epelderen bitartez. http://www.27zapata.com/ ;
Estetika eta politika, Hedoi Etxarteren eskutik. http://www.myspace.com/hedoietxarte ;
Teknologiaren bide eraldatzailetik Marko Txopiteari esker. http://www.ikusimakusi.net
Ondoren eta helburu nagusia izanik,
solasaldi irekia izango dugu gosari goxoak lagunduta eta hasieran aipatutako helburua lortzeko asmoz:
Lortuko dugu Kultura Librearen alde egiteko klabe politikoak zehaztea?
Animatu eta etorri gurekin gosaltzera!
Aurretiako irakurgaiak:
Jakintza askearen definizioa: http://opendefinition.org/okd/Euskara/
Lan kultural libreen definizioa: http://freedomdefined.org/Definition
Software librearen definizioa: http://www.gnu.org/philosophy/free-sw.html
Izen ematea:
mikelazulo@hotmail.com-en.

Zine Txiroa Oreretan Urtarrilaren 12 de enero
"Vecinos, bandurrias & guateques"(Sandra Cuesta & Larraitz Torres / Euskal Herria / 2009)
Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia zuzendariekin.Oarso Musikaren kideak ere egongo dira tertulian.Proyeccion del documental y tertulia con las directoras.Tambien participaran miembros de Oarso Musika.
Arratsaldeko 19:30-etan / de la tarde
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean "Vecinos, bandurrias & guateques"
(Sandra Cuesta & Larraitz Torres / Euskal Herria / 2009)
(Euskara)
Dokumental honek kosta- muga herri baten eszena musikala erakusten digu.
Leku hau betidanik musika mota ezberdinetaz interesatuta egon da. Pelikulak
pasio musikalaren ardatza jotzen du eta gazte batzuei kameraren bidez gerturatzen
da.
Larraitz Torres eta Sandra Cuesta elkar Colombina´s osatzen dute. Beraien lana
diskurtso artistikoa, musika, zinea, erakusketa, dokumentala eta hitzaldien
arteko harremanak sakonki aztertzen ditu. Elkar lanaren fusioan identate bakar
bat osatzen dute, identitate pertsonalak nahastuz eta alde batera utziz. Edukin
guztiak zentzu haundiz nahasten dituzte, beraien arteko harremanak sakonki
aztertuz, istorio nahasiak biltzeko. Beraien lanak ibilbide subjetibo bat da
proporasatzen digu, aurrera pausoak maitasuna, eguneroko bitxikeriak eta
memoria nahasten dituen bide batean.

Biladi-Hadi:hamika begirada Palestinari Euskal Herritik
Ostirala, Urtarrilak 27 arratsaldeko 20:00tan:"Biladi- Hadi:hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik"liburu diskoaren aurkezpena,solasaldia eta kontzertu akustikoa.Biladi- Hadiko kideen eskutik.
BILADI HADI hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik izeneko liburua
eta diskoa Biladi Hadi elkartasun brigadak Euskal Herriko hainbat sektoretako
hamarnaka pertsonarekin batera hilabeteetan garatutako proiektua da. Biladi
Hadi 2010ko uztailean eta irailean Palestinan izandako elkartasun brigada da,
kulturgintzan eta bestelako eremuetan lanean ari diren euskal herritarrek
osatua: musikariek, kazetariek, pailazoek, bertsolariek, zinemagileek, eta
ikasleek, besteak beste.
Euskal Herritik elkartasuna adieraztera abiatu ginen Palestinara, eta herri
bat ekarri genuen bueltan, bihotzean gordeta. Ekarritakoak gutxi du
oroigarritik, eta asko, behar beste, konpromisotik. Gure bidaia joan-etorriko
lan gisa ulertu genuen hasieratik. Hala, han ikusitakotik eta ikasitakotik
abiatuta, ekin diogu gurean herri palestinarraren aldeko elkartasun olatua
sortzeari.
Bide horretan aurrera egindako pauso bat baino ez da liburu hau. Euskal
Herrian hainbat esparrutan lanean ari diren lagunekin elkarlanean, musika eta
hitzak jarri dizkiegu gure bidaian ateratako irudiei: palestinarren
sufrikarioaren isla diren argazkiei. Horien bitartez, bat egin nahi dugu
nazioartean garatzen ari den Israeli Boikot ekimenarekin, Israelek zapalketa
alde batera utzi, eta herri palestinarra aske utz dezan.
Urrats txiki honek beste batzuk ekarri beharko ditu atzetik, azkenean herri
gisa elkartasuna eta babesa eman diezaiogun Palestinari, eta herri gisa egin
diezaiogun aurre Israeli. Bitartean, ordea, badugu zerbait eskuartean hartu eta
begiratzen dugun bakoitzean bere etorkizunaren eta ametsen jabe izan nahi duen
herri bat badela gogoratzeko. Izan dadila liburu hau askatasunaren aldeko beste
urrats bat. Elkartasuna ematera sekula gehiago itzuli behar izan ez dezagun.

Article 19
↧
"NOS QUITARON TODO. Una de campesinas y ladrones"(Patxi Egilaz / Euskal Herria / 2010)

"NOS QUITARON TODO. Una de campesinas y ladrones"(Patxi Egilaz / Euskal Herria / 2010)
Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia zuzendariarekin.Proyeccion del documental y tertulia con el director.
Arratsaldeko 19:30-etan / de la tarde
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean "NOS QUITARON TODO. Una de campesinas y ladrones"
(Patxi Egilaz/ Euskal Herria / 2010)
(Euskara)
Uztailaren 18ko
altxamendua baita ondorengo "cruzada" ere klase ikuspunto batetik begira
daitezke. Populazioaren %50 nekazaria zen lurralde batean, Errepublikak
1932an aprobatutako Nekazal erreformak itxaropena zabaldu zuen lurrarik
gabeko jornalariengan. Garaiko oligarkiak, gaur IBEX-35an topa
dezakeguna, erantzun odoltsua izan zuen, lapurketa orokorrak zabalduz
eta epe luzeko estrategiak garatuz, biztanleriaren txirotasuna helburu
zutela.
http://mikelazinetxiroa.blogspot.com/
↧
HITZALDIA! Lan erreformari EZ! ASKI DA!Martxoak 21-19,30etan

martxoak 21-19,30etan
↧
LUPA dokumentalen mostra Apirilak 5,6,7,8
↧
↧
Maiatzaren 10 Zine Txiroa Oreretan
"Abiadura haundiko mafia"(Manolo Luppichini y Claudio Metallo / Euskal Herria / 2008)(Euskara)Alpeetako hegoaldean abiadura handiko trenak sortzen duen giza eta ekologi deskalabru sozioekonomikoa diru beltzaren zuriketari esker gauzatu da, zabor ilegalen birziklapen, elikagaien andeaketa, droga, prostituzio edota arma merkataritzari esker lorturikoa. Herri lan handiak bere baitan biltzen ditu, inoiz baino gehiago, lapurreta kapitalistaren alde ilunenak: zabor lana, ustelkeri orokortua, iruzur teknikoa eta hondamendi ekologikoa.La mafia del TAV, inspirado en la situación del proyecto de lineas de alta velocidad en la parte Sur de los Alpes.El desastre ecológico, socioeconómico y humano que provoca la alta velocidad al sur de los Alpes es posible gracias al blanqueo de dinero obtenido con el reciclaje de residuos ilegales, la adulteración de alimentos, y el tráfico de armas.
La gran obra pública representa, ahora más que nunca, los contornos más siniestros del saqueo capitalista: trabajo basura, corrupción generalizada y devastación ambiental.Zuzendaria/dirección:Manolo Luppichini y Claudio Metallo
Iraupena/duracción: 60 minutu
Argitaletxea/Edición: Candida TV, Teleimmagini, Eguzki bideoak
Hizkuntzak/idiomas: Italiano (Sub.Castellano/euskera)
↧
Article 14
↧
Agustin Sarasola Jardunaldiak
Gonbite hau luzatuz zurekin eta parte hartzen duzun talde-elkarte-asanbladarekin harremanetan jartzen gara, zure ekimen-jarrera-ekintzetatik abiatutako komunikazio iturri bat zabaltzeko asmoarekin. Helburua bizi garen herrian sarea egin, eta eskura ditugun komunikazio bitarteko zein lanabesen bidez gure informazioa sortu eta balioestea da.
Honi Z.N.N. (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola Jardunaldiak deitu diogu. Jardunaldi hauek Agustin Sarasolaren izena daramate eta balioetsi nahi dute joan den otsail honetan hil zen oreretar honek garatutako lana, herri-komunikazioari buruz hainbeste erakutsi ziguna irrati kronista gisara urte luzeetan Zintzilik irratian egin zuen lan boluntarioarekin.
Egitaraua:
· Maiatzaren 25ean 19:00etan jardunaldiak abiatuko ditugu “Espaloietan hitza”-rekin: Ahozko adierazpen librearen gunea, Orereta-Errenteriako Herriko Enparantzatik.
· Larunbatean, maiatzaren 26an, lantegi teoriko-praktiko txiki bat garatuko dugu.
Gosari-eztabaida Mikelazulon 11:00etan “Komunikabideak herrigintzan” gaiarekin. Parte hartuko dute Oarso-Bidasoako Hitzako, Herri Biziako, GuifiEH-ko eta Zintzilik Irratiko kideek. Hamaiketako txiki bat eskainiko da.
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera lantegi praktikoa egingo da Zintzilik irratian, bertara gonbidatzen dugu ikasi-lagundu nahi duen pertsona edo elkarte oro.
Gogokoa izango duzuelakoan datorren maiatzaren 25 eta 26an Mikelazulo elkartean eta Zintzilik irratian itxaroten zaituztegu.
↧
Article 12
Jon Galdos hondarribiarraren erakusketa ikusgai da Mikelazulon | 2012-05-22 |
![]() |
- -
Irungo Kunthsalen ikasitakoa da Galdos, Mensu eta Luis Orset eskultorearekin batera. Dena den, bere irakaslerik onenak akats propioak direla dio hondarribiarrak, pentsamendu berberak era ezberdinetan adierazi nahiean egindako akatsak, hain zuzen. Horren bidez teknika eta estiloa garatzen duelakoan, mundua ulertzeko duen ikuspuntua helarazi nahi izan du bilduko lanen bidez.Naturarekin duen harreman zuzenetik eratorritako artelanak aurkeztu ditu Mikelazuon, eskulturarekin eta margoarekin jolasean. Kolore biziak ilunekin nahastuz, eta formen aniztasunarekin frogatuz garatutako obrak dira.
↧
↧
Article 11
Oaia Peruarena 39 urteko margolari Beratarra, bertan egiten du lan bai margotzen,bai ikastaroak ematen.Aspalditik dabil arkatz eta pintzelekin eskutan, 2006an hasi zen lehenengo erakusketekin eta ezkeroztik toki ugaritan ibilia da,bai bakarka bai taldeko erakusketetan parte artuz, ala nola Baiona, Ordizia, Hondarribia, Bera , Elizondo eta abar…
Erakusketa hontan azken lanetariko batzu aurkituko ditugu,adierazpen askeago baten bilaketa izanik beraien arteko lotura.Bide hontan “gaia”alde batera utziz eta sormenari atea irekiz, margolan koloretsuak Sortu dira non “trazoak”garrantzi handia du ere, bultzatzen gaituzten indarren adierazgarri direlako.
Oaia Peruarena pintora Beratarra de 39 años, donde vive y trabaja, impartiendo talleres
Y pintando. Lleva varios años entre lápices y pinceles y es a partir del 2006 que empieza a exponer de forma regular, tanto individualmente como en exposiciones colectivas, habiendo expuesto en Bera, Elizondo, Baiona, Ordicia, Fuenterrabia…
En esta exposición podremos ver algunos de sus últimos trabajos, teniendo todos ellos en común la búsqueda de un espacio nuevo donde expresarse con total libertad, dando como resultado cuadros donde el color es protagonista, desapareciendo el “tema” como pretexto para pintar y donde también adquiere importancia el trazo como expresión del impulso interno que lo guía.
↧
Article 10
"Ziztadak/Tábanos"
Indarkeria-eza, aktibismoa… Gizarte eraldaketaren alde.
(Oriol Andrés, Carlos Castro, Gemma Garcia/ 2012)
(Euskara)
Indarkeria-eza, aktibismoa… Gizarte eraldaketaren alde.
(Oriol Andrés, Carlos Castro, Gemma Garcia/ 2012)
(Euskara)
Indarkeriak politikaren arloan eragindako zaratak albo batera utzi du maiz Euskal Herrian indarkeria-ezak izan duen garrantzia. Horrexegatik, dokumental honek argitara ekarri nahi ditu neurri batean isilpean egon diren hainbat eta hainbat ekintza. Euskal Herrikoak, jakina, baina baita nazioarteko erreferentzia batzuk ere, gogoeta eragiteko eta emozioak sortzeko, kontzientziak astintzeko, jarrerak aldatzeko.
Hainbat protagonista gonbidatu ditugu beren borrokaren testigantza ematera: etxe partikularretan abiatutako ikastola klandestinoetako andereñoak eta Kukutza bultzatu zutenak, Lemoizko zentral nuklearrari modu baketsuan aurre egin ziotenak eta Demoak, Ipar Euskal Herrian Laborantza Ganbera sustatu zutenak, eta abar. Leku sinbolikoetara joan, eta bertatik azaltzen digute zer egin zuten. Baita indarkeria-ezaren balioaz eta indarraz gogoeta egin ere.
Bestetik, ZIZTADAK dokumentu honek indarkeria-ezazko aktibismoaren sorrerara eramaten gaitu, haien muin eta jatorrian ziren Martin Luther King, Mahatma Gandhi, Rosa Parks eta Henry David Thoreauren bidez.
Film honek ekintzak eta gogoetak biltzen ditu, geure herriaren orainean eta etorkizunean hainbat borrokatan ekarpen bat egin nahian: bizitza, bakea eta indarkeria-eza babesteko borrokan, herritarren partaidetzan, giza eskubideen babesean, askatasun eta gizarte justiziaz egin beharreko eraldaketan, eta abar.

Hitzetatik ekintzetara. Ziztadaz beteko da pantaila. Ziztadak geure kontzientzian, ziztadak gizartean.
↧
Article 9
↧
Article 8
↧
↧
Article 7
Kaixo lagunok:
Ekainaren 30ean, gosaria interesgarria eta atsegina espero dugu, Miguel Romerorekin. Mikelazulon izango da. Goizeko 10,00-10,30tan.
Miguel Romero, hirurogeigarren hamarkadan Francoren diktaduraren aurka eta sozialismo iraultzailearen alde egin zuen apostua. Horretan ahalegindu da garai batean LCR alderdiaren eta IV. Internazionalaren zuzendaritzan. Gaur egun Ezker Antikapitalistaren kide da. Urteak darama “Viento Sur”aldizkariaren editore. Zinefilo amorratua eta zine kritiko zorrotza. Sukaldaritzan trebea. Maite duen hori zaintzen dakien laguna.
Bere almazena ondo betea eta aberastua dago. XX mendeko esperientzia iraultzaile garaile eta garaituen azterketak, Diktaduraren eta Transizioaren iruzurraren memoria borrokaren eta baztertuen ikuspegitik begiratua, mogimendu sozial berrien jarraipena eta ikaspenak, neoliberalismoaren erasoaren eta Sobiet Batasunaren inplosioaren aurrean erresistentzian zaildua eta mogimendu altermundialistan partaide eta eztabaiden jarraitzailea, Espainiako bilakaeraren aztertzailea, Euskal Herriko mogimenduarekiko arduratsua, gaur egungo krisiari eta dugun Europa eta Erregimenari aurre egingo lioken alternatiba politikoen urratsak eta norabideak aztertzen, M15eko esperientziaz gozatzen eta ikasten, garai guzti honetan nazioarteko harremanak aberasten... Gazte denboran egindako apustuari eusten, erantzunaren inpazientziaz eta pazientziaz eutsiz.
BereartikuluakaurkitudaitezkeVientoSurwebgunean.Hainbatliburuargitaratuditu:IraultzaSandinistarengaraipena;1936-1937urteetanCatalunyanetaEuskadinemanzirenegoerakaztertuzetaalderatuz;Pobreziariburuzkoa...Aurten,2012an,“Conversacionesconlaizquierdaanticapitalistaeuropea” liburuaargitaratudu.Laovejaroja-colecciónVientoSur..www.laovejaroja.es.Liburudendetaneresalgaidago.Liburua2011anerdialdeanidatziadaetahiruelkarrizketaditu:NPAkoBesancenotekin;DieLinkekoUllaJelpkekin;BlocodeEsquerdakoFranciscoLouçârekin.Kapitalismoneoliberalarenhegemoniapolitikoari,hauteskundeetamobilizaziosozialetan,aurreegitensaiatzenaridirenbesteesperientziakgehidaitezkeazkenurtean:SiryzaGrezian,Bildu-AmaiurEuskalHerrian,EzkerrekoAlderdiaFrantzian...LaborategibatdaEuropa.
Asmo, saiakera, zailtasun, aukerak, apostu hauen inguruan izango da gosari solasaldia. Gonbidatua aproposa.
Zeuen esperoan nire agurra. Etortzekoan abisua aurretik emana eskertuko genduke. Telefonoa: 943517002.
↧
OPORRALDIA indarberrituta urrian berriro lanean jarraitzeko ...
↧
Productora Comunicación Socialeko partaideak izango ditugu Gipuzkoan, Europako biran, Proyecto Sinapsis Mikelazulon
Kaixo guztioi,
Proyecto Sinapsis Txilen jaio zen bideo-aldizkari baten itxurarekin, bertan Txileko eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan ematen diren borroka sozial ezberdinen inguruko erreportaiak eta laburmetrai dokumentalak burutzen direlarik.
Datozen egunetan Productora Comunicación Socialeko partaideak izango ditugu Gipuzkoan, Europako biran, Proyecto Sinapsiseko ikusentzun ezberdinak aurkezteko eta beraiekin mintzatzeko: borroka maputxea, ikasleen borroka...
Hola a todxs,
El Proyecto Sinapsis, nace en Chile como una videorevista que contiene cortos documentales y reportajes sobre las distintas temáticas de las luchas sociales que se dan en la región chilena y en otras partes de América Latina.
Los proximos dias tendremos en Gipuzkoa a integrantes de la Productora de Comunicación Social, de gira por Europa, para presentarnos diferentes audiovisuales del Proyecto Sinapsis: lucha mapuche, estudiantil en Chile... y poder charlar con ellxs.
http://comunicandoaccion.org/
http://ehlibertarioak.wordpress.com/
MIKELAZULO KULTUR ELKARTEA.