Izenburua ez da “Subversion de la economía feminista” edota “Economia de la subversion feminista”. Izenburua da Ekonomiaren, gaur egun Ekonomia deitzen denaren, subversiorako gonbidapena, eta gonbidapena feminista da. Argi esaten du. Ez da dagoen “ekonomian” emakumeen aldeko aldaketa sakon batzuk proposatzea. Ekonomia bera, bere kontzeptuaren eta praktikaren subversioa baizik. Garbiago esanda: gure diskurtso teoriko-praktikoan zer jarri ERDIGUNEAN?:
Edota merkatu kapitalista, hau da, kapital-akumulazioarendesioa, eta desio honek animatzen duen esplotazioa, lehiakorkeria, bazterkeria, manipulazio mentala, atxilotze karnala, lurraren ustiaketa, zaintzaren ikustezina...
Edota jartzen dugun erdigunean bizitza duin baten desioa, hau da, lurraren eta giza-emakumeen elkarrekiko zaintza eta bizitza oparoa, eta honen zerbitzuan gizarte egitura guztiak eta pentsamenduak.
Subertsio honen planteamenduari atxikiak aurkituko duzute bestelako subertsio batzuek:
Ezagutzaren iturrien subertsioa; hizkuntz arloko subertsioa;ezagutzaren sorkuntza kolektiboaren subertsioa....
Galdera sinpleak, desio onederrak eta erantzun bide sakonak. Adibide xume batzuk: “Este libro...habla de lo común, pero habita una vida bastante individual. Quiere politizar lo cotidiano, pero ¿cómo se hace eso con desparpajo, sin tristeza y sin asumir actitudes de jueza moral de la vida propia y ajena?. (29.orrialdea). “Queremos conocer desde la convicción de que a medida que nombramos la vida desde otros sitios, podemos ir construyendo otros mundos y otras formas de estar en ellos”.(29. orrialdea) “Crear pensamiento implica también compartir lo nombrado....pero compartirlo desde una voluntad de contagiar y contagiarse y no desde un ejercicio unidireccional de pedagogía desde quien sabe hacia quien no sabe” (29. orrialdea). “A menudo surge la duda: ¿por qué eso de poner la sostenibilidad de la vida en el centro es feminista? (31. orrialdea). Etabar etabar etabar...Marxismoak, feminismoak, ekologismoak. Utz dezagun momentuz “ismo”-en katastrofeak. Feminismoaren eta ekologismoaren garapenak auzi sakon bat jarri du mahai gainean. Subertsio feministak eta subertsio ekologistak ukitzen dute marxismo osasuntsuaren funtsezko nukleoa. Zorionez marxismo osasuntsuan ukipen horren premiaren kontzientzia zabaltzen ari da. Subertsio hauek ez dira marxismoari “eransten edo gehitzen” zaizkion kapitulu berriak. Muinean ukitzen dute marxismo irekia (Mandel), marxismo intempestiboa (Daniel Bensaid), komunismoaren aldarriak (Ben Said, Zizek, Badiou), hegemoniaren teoriak (Laclau)... eta muinean ukitzen dute iraultzaren eta hara jotzeko beharrezkoa den bloke historikoaren subjektuaren auzia, aliantzen premia eta guzti horren ortzimugaren ikuspegia.