Quantcast
Channel: mikelazulo kultur elkartea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

Kaixo adiskide,

$
0
0
Kaixo adiskide,

urte bete pasa da Inaxito Albisu lagun minak utzi gintuenetik, eta omenaldi berezi bat egiteko asmoz elkartu gara hainbat lagun Mikelazulo kultur elkartean. Proposamena herri mailan zabaldu nahi genuke; jakin badakigu herrian jende asko gabiltzala asmo horrekin gogoan, ahoz aho ibili garela elkarrekin komentatzen azken hileetan. Lerro hauen bidez hitzordu komun batean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizugu/dizuegu.

Gure proposamena honakoa da: Inaxitoren izpiritu alai, kaletar, aldarrikatzailearekin bat eginez sormen-jaialdi bat antolatzea parte hartu nahi duen ororekin, izan norbanakoak ala taldeak. 1998 eta 1999 urteetan ESPALOIETAN OINUTSIK izeneko sormen-jaialdia antolatu zen Errenteria/Oreretako kaleetan, espazio publikoetan eta kalean artea eta sormenaren lekua aldarrikatuz. Oso modu aktiboan parte hartu zuen bertan Inaxitok, horregatik, jaialdia beste behin antolatu nahiko genuke, bere omenez oraingoan.

Planteamendua honakoa litzateke: irailaren 27an (larunbata) eguerdi eta arratsalde osoan ordu erdiko saioak egitea erdiguneko kaleetan eta egoki ikusten diren herriko espazioetan. Helburua sormen eztanda bat egitea litzateke, bakoitzak nahi duen eran eta neurrian, Inaxitori buruzko zerbait eginez edo, besterik gabe, norberaren adierazpen modutik egun hori nahi bezala ospatuz.

Lehenengo bilera uztailaren 16an egin gura dugu, 19:30ean Mikelazulon. Gure helburua: ideiak trukatzea, lan talde bat sortzea, parte hartzaileen zerrenda osatzen hastea.

Oraingoz ez dugu besterik pentsatu. Data bai, erreserbatu dugu, egutegi kontuak direla eta Errenteriako Udalarekin koordinatuta. Lehenengo bilera honetan hitz egiten ditugun kontuekin abiatu nahi genuke ekimena.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan

Besarkada estu bat


Gora bekatua!

Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

Trending Articles