Neguko oporretan goxatzeko… oparitu irakurketa/(bigarren) eskuko liburuak!!
Espazio eta denboran zehar bidaiatu, fantasiara jauzi, hitz eta hizkuntzekin jolastu, amestu, errealitatetik ihes egin edo huraxe atzeman, pertsonaia anitzekin adiskidetu, emozioei bide egin, maitatu… izaki hobea bihurtu. Eta horretarako batzuetan ez da oso urrutira joan behar. Liburuetan topa dezakegu. Eskuz-esku pasatzeko prest.
Mikelan neguko oporretaz goxatzeko bigarren eskuko liburuak oparitzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Liburuak konpartituak direnean irakurtzeko plazerra handitzen delako.
Zorionak eta urte berri on!
Mikelazulo Kultur Elkartea