Quantcast
Channel: mikelazulo kultur elkartea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

Article 7

$
0
0

Kaixo lagunok:
Ekainaren 30ean, gosaria interesgarria eta atsegina espero dugu, Miguel Romerorekin. Mikelazulon izango da. Goizeko 10,00-10,30tan.

Miguel Romero, hirurogeigarren hamarkadan Francoren diktaduraren aurka eta sozialismo iraultzailearen alde egin zuen apostua. Horretan ahalegindu da garai batean LCR alderdiaren eta IV. Internazionalaren zuzendaritzan. Gaur egun Ezker Antikapitalistaren kide da. Urteak darama “Viento Sur”aldizkariaren editore. Zinefilo amorratua eta zine kritiko zorrotza. Sukaldaritzan trebea. Maite duen hori zaintzen dakien laguna.

Bere almazena ondo betea eta aberastua dago. XX mendeko esperientzia iraultzaile garaile eta garaituen azterketak, Diktaduraren eta Transizioaren iruzurraren memoria borrokaren eta baztertuen ikuspegitik begiratua, mogimendu sozial berrien jarraipena eta ikaspenak, neoliberalismoaren erasoaren eta Sobiet Batasunaren inplosioaren aurrean erresistentzian zaildua eta mogimendu altermundialistan partaide eta eztabaiden jarraitzailea, Espainiako bilakaeraren aztertzailea, Euskal Herriko mogimenduarekiko arduratsua, gaur egungo krisiari eta dugun Europa eta Erregimenari aurre egingo lioken alternatiba politikoen urratsak eta norabideak aztertzen, M15eko esperientziaz gozatzen eta ikasten, garai guzti honetan nazioarteko harremanak aberasten... Gazte denboran egindako apustuari eusten, erantzunaren inpazientziaz eta pazientziaz eutsiz.

BereartikuluakaurkitudaitezkeVientoSurwebgunean.Hainbatliburuargitaratuditu:IraultzaSandinistarengaraipena;1936-1937urteetanCatalunyanetaEuskadinemanzirenegoerakaztertuzetaalderatuz;Pobreziariburuzkoa...Aurten,2012an,Conversacionesconlaizquierdaanticapitalistaeuropealiburuaargitaratudu.Laovejaroja-colecciónVientoSur..www.laovejaroja.es.Liburudendetaneresalgaidago.Liburua2011anerdialdeanidatziadaetahiruelkarrizketaditu:NPAkoBesancenotekin;DieLinkekoUllaJelpkekin;BlocodeEsquerdakoFranciscoLouçârekin.Kapitalismoneoliberalarenhegemoniapolitikoari,hauteskundeetamobilizaziosozialetan,aurreegitensaiatzenaridirenbesteesperientziakgehidaitezkeazkenurtean:SiryzaGrezian,Bildu-AmaiurEuskalHerrian,EzkerrekoAlderdiaFrantzian...LaborategibatdaEuropa.

Asmo, saiakera, zailtasun, aukerak, apostu hauen inguruan izango da gosari solasaldia. Gonbidatua aproposa.

Zeuen esperoan nire agurra. Etortzekoan abisua aurretik emana eskertuko genduke. Telefonoa: 943517002.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik