"Ziztadak/Tábanos"
Indarkeria-eza, aktibismoa… Gizarte eraldaketaren alde.
(Oriol Andrés, Carlos Castro, Gemma Garcia/ 2012)
(Euskara)

Indarkeriak politikaren arloan eragindako zaratak albo batera utzi du maiz Euskal Herrian indarkeria-ezak izan duen garrantzia. Horrexegatik, dokumental honek argitara ekarri nahi ditu neurri batean isilpean egon diren hainbat eta hainbat ekintza. Euskal Herrikoak, jakina, baina baita nazioarteko erreferentzia batzuk ere, gogoeta eragiteko eta emozioak sortzeko, kontzientziak astintzeko, jarrerak aldatzeko.
Hainbat protagonista gonbidatu ditugu beren borrokaren testigantza ematera: etxe partikularretan abiatutako ikastola klandestinoetako andereñoak eta Kukutza bultzatu zutenak, Lemoizko zentral nuklearrari modu baketsuan aurre egin ziotenak eta Demoak, Ipar Euskal Herrian Laborantza Ganbera sustatu zutenak, eta abar. Leku sinbolikoetara joan, eta bertatik azaltzen digute zer egin zuten. Baita indarkeria-ezaren balioaz eta indarraz gogoeta egin ere.
Bestetik, ZIZTADAK dokumentu honek indarkeria-ezazko aktibismoaren sorrerara eramaten gaitu, haien muin eta jatorrian ziren Martin Luther King, Mahatma Gandhi, Rosa Parks eta Henry David Thoreauren bidez.
Film honek ekintzak eta gogoetak biltzen ditu, geure herriaren orainean eta etorkizunean hainbat borrokatan ekarpen bat egin nahian: bizitza, bakea eta indarkeria-eza babesteko borrokan, herritarren partaidetzan, giza eskubideen babesean, askatasun eta gizarte justiziaz egin beharreko eraldaketan, eta abar.

Hitzetatik ekintzetara. Ziztadaz beteko da pantaila. Ziztadak geure kontzientzian, ziztadak gizartean.