Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

Agustin Sarasola Jardunaldiak


Gonbite hau luzatuz zurekin eta parte hartzen duzun talde-elkarte-asanbladarekin harremanetan jartzen gara, zure ekimen-jarrera-ekintzetatik abiatutako komunikazio iturri bat zabaltzeko asmoarekin. Helburua bizi garen herrian sarea egin, eta eskura ditugun komunikazio bitarteko zein lanabesen bidez  gure informazioa sortu eta balioestea da.

Honi Z.N.N. (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola Jardunaldiak deitu diogu. Jardunaldi hauek Agustin Sarasolaren izena daramate eta balioetsi nahi dute joan den otsail honetan hil zen oreretar honek garatutako lana, herri-komunikazioari buruz hainbeste erakutsi ziguna irrati kronista gisara urte luzeetan Zintzilik irratian egin zuen lan boluntarioarekin.

Egitaraua:

·      Maiatzaren 25ean 19:00etan jardunaldiak abiatuko ditugu “Espaloietan hitza”-rekin: Ahozko adierazpen librearen gunea, Orereta-Errenteriako Herriko Enparantzatik.

·      Larunbatean, maiatzaren 26an, lantegi teoriko-praktiko txiki bat garatuko dugu.
Gosari-eztabaida Mikelazulon 11:00etan “Komunikabideak herrigintzan” gaiarekin. Parte hartuko dute Oarso-Bidasoako Hitzako, Herri Biziako, GuifiEH-ko eta Zintzilik Irratiko kideek. Hamaiketako txiki bat eskainiko da.
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera lantegi praktikoa egingo da Zintzilik irratian, bertara gonbidatzen dugu ikasi-lagundu nahi duen pertsona edo elkarte oro.

Gogokoa izango duzuelakoan datorren maiatzaren 25 eta 26an Mikelazulo elkartean eta Zintzilik irratian itxaroten zaituztegu.



Viewing all articles
Browse latest Browse all 89

Trending Articles